Eguberrietako nesken I. Frontenis txapelketa jokatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko abe. 29a, 09:11

Eguberrietako nesken I. frontenis txapelketako partehartzaileak, sari banaketaren ondotik.

Finalean, Berako Irantzu Etxebestek eta Jone Zelaietak 25-23 irabazi zieten Olaia Elizalde eta Alaitz Nuñez baztandarrei

Abenduaren 26an jokatu zen lehen aldiz Lesakan Eguberrietako nesken frontenis txapelketa. Sei bikote aritu ziren eta txapelketako partida guztiak irabazita, Berako Irantzu Etxebeste eta Jone Zelaieta suertatu dira txapeldun. Final estuan 25-23 irabazi zieten Olaia Elizalde eta Alaitz Nuñez baztandarrei.

Hirugarren posturako lehian, Jaione Jimenez goizuetarrak eta Miren Egues lesakarrak irabazi zieten Berako Amaia Bikuña eta Ainhoa Irazokiri eta bosgarren posturako lehian, Berako Ainhoa Retegi eta Izaskun Zubietak irabazi zieten Estitxu Arozena eta Leire Portu lesakarrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun