Xanta Sousa lesakarrak laugarren aldiz irabazi du Euskadiko txinga eroate txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 22a, 07:15

Xantak laugarren aldiz irabazi du Euskadiko txinga eramate txapelketa.

Asteasun igandean jokatutako saioan 35 plaza baino gehiago egin zituen

Xanta Sousa Santos lesakarrak laugarren aldiz lortu du Euskadiko txinga eroate txapelketa irabaztea. Igandean Asteasun jokatu zen txapelketan 35 plaza eta 3,70 metro egin zituen. Garazi Arruti bizkaitarra izan zen bigarren (31 plaza eta 16,63 metro) eta Laura Perez bizkaitarra hirugarren (14 plaza eta 6,55 metro).

 

Gizonezkoen txapelketan, Arabako Kerman Perez de Heredia izan zen txapeldun, 36 plaza eta 27,80 metro eginez. Ousmane Drame bizkaitarra izan zen bigarren (34 plaza eta 18,50 metro), Oscar Perez bizkaitarra hirugarren (15 plaza eta 4 metro), Andoni Iruretagoiena gipuzkoarra laugarren (10 plaza) eta Igor Landa gipuzkoarra bosgarren (8 plaza eta 22 metro).

Euskadiko harri handien harrijasotze txapelketa ere jokatu zen jaialdi berean. Jokin Eizmendi gipuzkoarra erraz nagusitu zen, denera 7.200 kilo altxatuta. Iban Ugartemendiak 4.975 kilo jaso zituen eta Aimar Galarragak 3.650 kilo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun