Musika eta Mugimenduan ari diren 4, 5 eta 6 urtekoek eta hastapen mailakoek Haur eder polit bat jo zuten eta ondotik, Naroa Otamendi akordeoiarekin, Irati Ibarra akordeoiarekin, biolin taldea, trikiti talde haundia, gitarra taldea, folk taldea, helduen taldea, txistu taldea (Oier Larretxea eta Ibon irastorza bakarlariekin, Ibai Ros atabalarekin eta Mari Jose Bergara pianoan lagun zutela), perkusio taldea, talde instrumentala eta emanaldia bukatzeko, koral taldea, helduen abesbatza, txistu taldea eta talde instrumentala atera ziren oholtzara.
Orain, Eguberrietako oporraldiaren aitzineko emanaldiekin bukatzeko, abenduaren 18an, ortziralean 18:00etanm trikitixa eta akordeoi entzunaldia eskainiko dute Musika Eskolan bertan.