Bortzirietako Bai Euskarari zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 17a, 07:04

Etxalarko Herriko Okindegian eta Igantziko farmazian banatuak dira

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, urtero bezala, BAI EUSKARARI ZOZKETA egin du abenduaren 16an Arantzako Herriko Etxean eta udal idazkariaren aitzinean eta saritu beharreko zenbakiak honakoak izan dira: 4.133 eta 4.726.

Lehenbiziko zenbakia, 4.133a, Etxalarko Herriko Okindegiak banatu du eta Lesakako Mendagia harategiak emandako urdaiazpiko bat izanen du saritzat.

Bigarren zenbakia, 4.726a, Igantziko Tania Gonzalez Ayestaran farmaziak banatu du eta Arantzako Aterpe jatetxean bi lagunendako afaria izanen du saritzat.

Urtarrilaren 29ra arteko epea dute irabazleeak saria jasotzeko. Ordurako ez bada inor agertu saria eman gabe geldituko da.

Guztira 7.000 boleto banatu ditu aurten ere Euskara Mankomunitateak, Bortzirietan ziurtagiridun diren 70 saltoki, erakunde eta elkarteetan, gero hortik, bezero diren herritarrei esker ona adieraziz emateko.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun