Finalak abenduaren 19an Berako Eztegaran
Abenduaren 19an, larunbat goizeko 10etan hasita jokatuko dituzte finalak Berako Eztegara pilotalekuan.
Ttikiak
Amaiur Martinez eta Aimar Otxandorena (Lesaka) – Urko Olaizola eta Unax Bereau (Lesaka)
Umeak
Beñat Bertiz (Irun) eta Andoni Latorre (Bera) – Ion Urkiola eta Koldo Lakar (Bera)
Kimuak B
Mattin Altxu eta Lander Etxenike (Igantzi) – Joseba Telletxea eta Asier Martin (Etxalar)
Kimuak A
Oihan Etxeberria (Oiartzun) eta Apezetxea (Goizueta) – Adei Villamea eta Jon Pagola (Bera)
Haurrak
Xabier Telletxea eta Koldo Bizente (Etxalar) – Unax Villamea (Bera) eta Iker Etxebeste (Irun)
Gazteak
Enaitz Telletxea (Igantzi) eta Aritz Ariztegi (Baztan) – Mikel Eltzaurdia eta Harri Maritorena (Bera)
Txapelketan parte hartu duten ttikiak, umeak eta kimuak kategorietako pilotariek oroigarriak jasoko dituzte, baina hori eskuratzeko txuriz jantzita joan beharko dute pilotalekura.