Larunbatean, berriz, kalejira eskainiko dute herriko musika talde ezberdinek
Abenduaren 16an, Eguberrietako kontzertua eskainiko du Lesakako Udal Musika Eskolak, 18:00etan hasita Harriondoa Kultur Etxean. Abenduaren 19an, Santa Zezilia Batzordeak antolatutako Eguberrietako kalejira eskainiko dute herriko musika talde ezberdinek. Larunbatean 18:30ean hasita karrikaz karrika ibiliko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.