Larunbatean 20:30ean hasiko da emanaldia elizan eta gero errifaren zenbaki saritua aterako dute
Igantziko Abesbatzak, urtero bezala, emanaldi bat eskainiko du herrian. Aurtengoan larunbatean, abenduak 19, izanen da, 20:30ean hasita. Abesbatzak hamabi kantuz osatutako errepertorioa prestatu du, eta Isabel Lakarren zuzendaritzapean arituko da, pianoan Felix Txoperena lagun duela. Abesbatzak urtero errifa bat egin ohi du, bere gastuei aurre egiteko, eta kontzertuaren bukaeran zenbaki saritua aterako dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.