Sakabanaketaren kontrako mus txapelketa jokatu dute Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 15a, 07:27

Sakabanaketaren kontrako mus txapelketako lau bikote onenak Berako Errekalden.

Angeltxo Aranibar eta Mikel Esnaola beratarrak suertatu dira txapeldun

Pasa den asteburuan sakabanaketaren aurkako mus txapelketa jokatu da Bortzirieta. Herriz herri jokatutako kanporaketen ondotik, Berako Errekalde ostatuan jokatu ziren azken partidak eta Berako Anjeltxo Aranibar eta Mikel Esnaola izan dira txapeldunak, Igantziko Unai Telletxea eta Xabat Matxikoteri irabazita finalean.

 

Hirugarren postuan Berako Unai Ezeiza eta Hodei Unsion sailkatu ziren,eta Errekalde ostatuan finalera ailegatu zen laugarren bikotea Jokin Pinatxo eta Beñat Mitxelenak osatutakoa izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun