Maskarada eta Ijitoak erakusketa zabalik da Lesakako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 14a, 10:27

Maskaradak eta ijitoak erakusketak, irudiak eta argazkiak biltzen ditu.

Abenduaren 19an gai honen inguruko solasaldia eta kantaldia eskainiko dituzte

Abenduaren 12tik 19ra arte Maskaradak eta ijitoak erakusketa ikusgai dago Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko komentuko elizan, Hebentik elkarteak eta Lesakako Udalak antolatuta. Erakusketa honek Xiberoako maskaradak aurkezten ditu, eta zabalago, Europan dauden forma berdintsuak.

 

Astelehenetik ortziralera, 17:00etatik 19:00etara eta larunbatean 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara zabalik egonen da erakusketa eta ordutegi berean Burdinaren Museoko erakusketa ere zabalik egonen da.

Abenduaren 19an, larunbat arratsaldeko 5etan Maskaradak eta ijitoak mintzaldia eskainiko du Nicole Lougarot-ek eta gero kantaldia Mixel Etxekopar eta Hor Hor taldearen eskutik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun