Eguberrietako kontzertua eskainiko du Berako Musika Eskolak abenduaren 16an

Ttipi-Ttapa 2015eko abenduaren 14a

Musika eskolako neska-mutikoek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute asteazkenean Kultur Etxean.

Aste osoan musika tresna ezberdinen entzunaldiak ere eskainiko dituzte

Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 16an, asteazken arratsaldeko 6:30ean Kultur Etxean. Gainera, aste osoan, musika tresna ezberdinen entzunaldiak eskainiko dituzte Musika Eskolan bertan.

 

Abenduaren 14an, astelehenean 18:00etan piano entzunaldia izanen da. Abenduaren 15ean, asteartean 18:00etan biolin entzunaldia eta abenduaren 18an, ortziralean 18:00etan trikitixa eta akordeoi entzunaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun