Egarrittuk taldeak irabazi du Bortzirietako taldekako 17. bertso txapelketa

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 14a, 09:22

Bortzirietako taldekako txapelketako parte hartzaileak eta laguntzaileak, Arranoko afalondoan.

Josu Sanjurjo, Iban Garro eta Itturri hirukotea gailendu zaio finalean Fashion Team taldeari (Eneko Fernandez, Ioar Tainta eta Manu Goiogana)

Asteburu honetan burutu da Bortzirietako taldekako 17. bertso txapelketa. Zazpu hirukotek hartu dute parte eta Lesakako Arrano elkarteko larunbateko aafalondoan egin zen finalean, Egarrittuk taldea (Josu Sanjurjo eta Iban Garro lesakarrak eta Ander Fuentes Itturri zubietarrak osatua) nagusitu zitzaion Fashion Team taldeari (Eneko Fernandez eta Ioar Tainta lesakarrak eta Manu Goiogana irundarra).

Alazne Untxalo iturendarrak eskuratu zuen bertso onenari emandako Kotto Saria, objektu bezala sorgin bat emanda egin zuen bertsoari. Bertsolariak ez ezik, gai-emaileak, epaileak eta musikariak ere Bortzirietako Bertso Eskolak jarri zituen (30 bat laguntzaile), eta urtero bezala eta giro ederra izan zen bai Arranoko afarian, 50 lagun baino gehiagorekin, baita kanporaketa ezberdinak jokatu ziren ostatuetan ere.

Txapelketa ortzira arratsean abiatu zen Beran, erakustaldi saioan aritu baitziren Berako Katakun Larungo Antenak (Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Julen Zelaieta) eta Gorosterra ZU taldea (Iker era Egoitz Gorosterrazu anaiak eta Eneko Fernandez).

Larunbatean hasi ziren kanporaketak Lesakan. Teleboteko saioan, gerora txapeldun izanen zen Egarrittuk nagusitu zitzaion Bertze Balak taldeari (Xabier Terreros, Maddalen Lopez eta Jon Silveira). Antoiuko bazkalondoko saioan, Erratzu (Xabier Silveira, Alazne Untxalo eta Amaia Gorosterrazu) nagusitu zitzaion Dinosauriuk taldeari (Bittor Elizagoien, Manolo Arozena eta Joxe Juan Zubieta Etxabe), nahiz eta beterano hauek izan galtzaileen arteko puntuatuenak eta honenbertzez finalerdietarako sailkatu. Xarutako hirugarren kanporaketan Fashion Team gailendu zitzaion Berako Larungo Antenak taldeari.

Finalerdietako txandan, Haizeguan Egarrittuk taldeak irabazi zion Erratzuri eta Atsaspin, Fashion Team taldeak Dinosauriuk taldeari eta finalean, erran bezala, Egarrittuk txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun