Zehazki, hiru multzotan banatutako 16 talde aritu dira gizonezkoen 300 kiloko kategorian. Multzo bakoitzeko bi lehenbizikoek lortu dute finalerako txartela, Anoetan eta Artziniegan bi jardunaldi jokatu ondotik. A multzoan, Ñapurrak A era Sokarri izan dira onenak, B multzoan Ibarra B eta Ñapurrak B eta hirugarren multzoan Lesakako Beti Gazte eta Baigorriko tiralariak dituen Amaiur. Beraz, sei talde hauek lehiatuko dira larunbat arratsaldean Ibarran (Gipuzkoa).
Emakumezkoen 260 kiloko kategorian, berriz, abenduaren 12an hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko dute Ibarran. Orain arteko bi saioetan, Ibarra nagusitu da, Badaiotz, Txantrea eta Bizindarren aitzinetik.