Kontzertuak zati ezberdinak izanen ditu, eta bi taldeek elkarrekin ez ezik, bakoitzak bere aldetik ere eskainiko dituzte kantu batzuk, baita Udal Musika Eskolako ikasleen eta Lesakako musika bandako kide batzuen laguntzaz ere.
Aipatzekoa da duela 21 urte, 1994ko ekainaren 19an Beti Gazte elkartearen egoitza berria inauguratu zenean, Lesakako soinulariek eta Lesakako Abesbatzak elkartearen himnoaren euskarazko bertsioa estreinatu zutela eta larunbateko emanaldian berriz ere jo eta kantatuko dute.