Larunbat goizeko 10etan txondorraren eraikuntza eginen dute. 11:00etan bisita gidatuak eginen dituzte eta eguerdian taloak ere eskainiko dituzte. Larunbat arratsaldeko 5etan piztuko dute txondorra eta ekitaldirako sarrera doan izanen da. Joaldunak ere ibiliko dira harat-honatean eta Xabier Euzkitzeri omenaldia eskainiko zaio Ikaztegian. 20:00etan Kantu Kantari afaria izanen da, Aitor Ibarra Jalisko eta Francisco Santxotena musikariek eta Aitor Mendiluze bertsolariak lagunduta.