Afera aztertu eta epaiketa egin ondotik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ontzat hartu du demanda eta ingurumen baimena bertan behera utzi du. Orain, berriz ere tramitatu eta onartu beharko da. Honek ez du inolaz ere lantegiaren jarduera geldiaraziko. Jose Luis Beaumont demanda jarri zutenen abokatua dioen bezala, «nere bezeroek ez dute nolaz ere enpresa eta langileak kaltetu nahi, eta inolako neurririk hartzerik nahi. Alderantziz, enpresak lanean segitzea baina duela 20 urtetik honat kasik egunero sufritzen duten zarataren emisioa behin betikoz moldatzea nahi dute, behar diren neurriak hartuz».
Sententziak dioenez, Nafarroako Gobernuak tubo biltegi berri baterako ingurumen baimena eman zuen 2011n, zortzi urterako baliagarria. Baimen horren barne zegoen olioa kontzeko 26 metro kubikoko edukiera zuten bi ontzi eraikitzea. Familiak errekurtsoa jarri zuen, horretarako ingurumen baimen berri bat beharrezkoa zela adieraziz, baina UPNren Gobernuak ez zuen onartu eta horregatik ekin zioten auzibideari. Orain, arrazoi eman diote.