Chef Chof haurrendako antzerkia ikusgai izanen da abenduaren 8an Lesakako Harriondoan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko abenduaren 4a

Chef Chof haurrendako ikuskizuna taularatuko du Trokolo taldeak astearte arratsaldean.

Asteburu luze honetan zabalik izanen dira Lesakako Turismo Bulegoa eta Burdinaren Etxea

Abenduaren 5etik 8ra zabalik izanen dira Kultur Etxeko komentuan dauden Lesakako Turismo Bulegoa eta Burdinaren Etxea. Zehazki, larunbatetik astelehenera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak eta asteartean, 10:00etatik 14:00etara.

 

Gainera, egun hauetan antzerkia nagusituko da Harriondoa Kultur Etxean. Mairu Antzerki Tailerrak antolatutako Keinu Leihoak Antzerki Zikloko larunbateko eta igandeko saioez gain, abenduaren 8an, astearte arratsaldeko 6etan Chef Chof haurrendako ikuskizuna taularatuko du Trokolo Antzerki taldeak. Jirabiran programaren baitan, Lesakako Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute antzerki, zirko eta dantza emanaldia, Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzarekin eta sarrera 3 euro ordaindu beharko da.

Erlazionatuak

Trokolo antzerki taldea Lesakan

Xorroxin irratia 2015 abe 07 Bortziriak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun