Bisita gidatuei dagokienez, hagitz urte ona izan da, eguraldi onak jende mordoa animatu baitu. Denboraldiko asteburu guztietan eskaini dira bisitak eta denetara 350 lagun inguru hurbildu dira; gehienak Euskadi eta Nafarroakoak.
Aurten, Etxalarko Usategiek laugarren postua lortu dute, Pirinioetako 10 sarezko usategien harrapaketen “ranking”-ean, normalean baino bat beherago. Lehenengo postuan, txapel handia eraman duena Napal izan da (2.151 uso), bigarrena Oskix (1.145), hirugarrena Lanne (927), laugarrena Etxalar ( 733), Lantabat (321), Lekunberry (314), Aldude (207), Sara (126) eta boneta ttikia Beorlegirentzat, 95 usorekin. Abenduaren 5ean Pirinioetako usazale guztien urteroko bazkaria ospatuko dute Oskixen.