Lesakako Zerbitzuen Elkarteko tonbolako sariak banatuko dituzte azaroaren 28an

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 27a, 15:34

4.000 euroko balioa duten sariak emanen dituzte larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera plazan

Azken bizpahiru urteetako arrakasta ikusita, aurten ere tonbola antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Lesakan erosi eta irabazi! goiburupean. Elkarteko dendetan azaroan zehar egindako erosketen truke banatutako txartelekin sariak eskuratu ahal izateko, azaroaren 28an aterako dituzte zenbakiak, larunbatean 19:00etatik aitzinera plazan. Pintxoak eta edariak ere banatuko dira, giroa goxatzeko.

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak gisa guzietako sariak banatuko ditu, 4.000 euroko balioa dutenak. Sariak Plaza Zaharreko Mendegia harategiaren ondoko lokalean daude ikusgai. Hori bai, saria jaso nahi duenak plazan egon beharko du egun horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun