Nafarroako ikastoletako Pilota Topaketa egin dute azaroaren 21ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 23a, 15:13

Lesakan elkartu ziren ikastoletako neska-mutikoak, Jon Olaizola eta Asier Olaizola pilotariekin.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Mailako ikasleak bildu dituzte

Nafarroako lehen ikastola, Uxue Ikastola, sortu zela 50 urte betetzen dira aurten eta hori ospatzeko pedagogiarekin, kulturarekin eta kirolarekin lotutako hainbat ekintza antolatu ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteak. Azaroaren 21ean, Pilota Topaketa egin dute Etxarri Aranatz eta Lesakako frontoietan.

 

Lehen Hezkuntzako III. zikloan dauden ikasleentzako topaketa Lesakan izan da, 5. eta 6. Mailako neska eta mutilentzat. Topaketa hau, Tantirumairu ikastolak antolatu du, Nafarroako Ikastolen Elkartearen laguntzarekin. Ikaspilota eredu duten topaketak izan dira, erabat partehartzaileak.

Agurra eta azalpenen ondotik,  Txoko ezberdinetan jolas eta jokoak egin zituzren, ikastoletako gaztetxoak partaide izanik. Bukaera, oroigarrien banaketa izan zen guztientzat eta zozketak (diplomak, kamisetak eta bertzelakoak). Pilotari profesionalak ere izan dira oroigarri banaketan. Lesakan, Jon Olaizola herritarra eta Asier Olaizola goizuetarra izan ziren. Etxarri-Aranatzen, berriz, Joseba Ezkurdia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun