Finalerako txartela jokoan ez duen partida bakarrarekin hasiko da jaialdia. Bigarren mailako kimuen mailan, Bortzirietako Aimar Zamora eta Lander Etxenike, Txarutako Lakosta eta Arriadaren kontra ariko dira.
22 urtez beheitiko kategoriako finalerdia jokatuko dute Bortzirietako Beñat Mitxelena eta Mattin Garbisuk, Irurtzungo Zudaire eta Eskuderoren kontra.
Bigarren mailako seniorretan, buruz buruko finalerdia jokatuko du Bortzirietako Jon Olaizolak Huarteko Astizen kontra eta binakako finalerdia Bortzirietako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek, Huarteko Espinal eta Martijaren kontra.