Patxo Telleriak idatzitako antzezlana da, eta aktore lanetan ere aritzen da, Mikel Martínezekin batera.
Protagonistak bi euskara ikasle dira, «munduko euskaldunberririk zaharrenak», berrogei urte baitaramate euskaltegian. Publikoartera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskara maite dute, eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto.