Santa Xexili eguna ospatzeko, eskolako ikasleak ere ariko dira kantari
Santa Xexili eguna ospatzeko, Etxalarko elizan kontzertua eskainiko du Doneztebeko Mendi abesbatzak azaroaren 21ean, larunbat arratseko 8etan. Landagain Eskolako Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. maila arteko zenbait ikaslek abesbatzarekin parte hartuko dute, musika tresnen laguntzaz lau abesti kantatuz: Only you, Haurrak lotarazteko soinuak, Xalbadorren heriotzean eta Guantanamera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.