Promesas kategorian, Zubizarreta eta Iñigo Martinez beratarrak 22-14 irabazi zieten Etxeberria eta Medinari. Partida gogorra eta piloteatua izan zen. Hasiera bikaina eman zioten Etxeberriak eta Medinak 0-5 irabazten eta erritmo gogorra jarriz, Etxeberriak bikain bukatzen zuen tantoak,.
10-10 berdindu zuten eta orduan Zubizarretak asmatu zuen bizpahiru tantotan eta Martinez nagusi zen gibelean. Medinak eta Etxeberriak partida on bat egin zuten baina azkenean faboritoak garaile atera ziren.
Nagusien kategorian aldiz, Arteaga eta Murgiondok 22 eta 4 iranazi zieten Ander Errandonea beratarrari eta Galartzari. Partidak ezl zuen kolorerik izan. Erraz irabazi zuten Arteagak eta Murgiondok. Gibelean Murgiondo erraz dominatzen zion Galarzari eta Arteagak nahi zuen guztia egin zuen aitzinean. Errandoneak ezin izan zuen deus ere egin Arteaga bikain baten kontra.
Jon Olaizola Euskadiko lau eta erdiko elite txapelketako finalerdian
Bertze aldetik, Bortzirietako pilotari afizionatuekin segituz, Jon Olaizola lesakarrak Euskaldiko lau eta erdiko elite txapelketako finalerdietarako txartela lortu zuen azaroaren 13an Aretan. Oiarpeko Andoni Ugalderen kontrako partida 12-0 galtzen hasi zen lesakarra, baina hemezortzina berdindu eta 22-19 irabaztea lortu zuen. Orain, abenduaren 4an jokatuko du finalerdia Olaizolak Usurbilgo Xabier Urbietaren kontra.
Euskadiko lau eta erdiko elite txapelketako koadroko bertze aldean, final laurdenetako partida nat Errekako Joanes Bakaikoak eta Bortzirietako Ugaitz Elizaldek jokatuko dute azaroaren 20an eta bertzea, Amurrioko Aitzol Dorronsorok eta Atxarteko Aitor Arabiourrutiak.
Final nagusia abenduaren 11n jokatuko da.