Jon Maia eta Igor Elortzarekin gaztain jatea antolatu du Bortzirietako Bertso Eskolak

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 17a

Azaroaren 21ean eginen dute Lesakako Basurde elkartean

Azken urteetako ohiturari eutsiz, gaztain jatea antolatu du aurten ere Bortzirietako Bertso Eskolak, Jada mende laurden… kantari bizitzea zer den! goiburupean egiten ari diren 25. urteurreneko ekitaldien baitan. Azaroaren 21ean, larunbat arratseko 8etan hasita eginen dute Lesakako Basurde elkartean. Igor Elortza eta Jon Maia bertsolariak ariko dira kantari, Josu Goikoetxea gai-jartzailearen erranetara. 5 euro ordaindu beharko da afari-berenduaren eta saioaren truke (ez ez izena eman beharrik).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun