Zehazki, azaroaren 20an, ortziralean 20:00etan Lesakako soinulariek eta Musika Bandak eskainiko dute emanaldia.
Azaroaren 21ean, larunbatean 19:00etan, Lesakako trikitilarien, txistularien eta abesbatzaren txanda izanen da.
Musika Eskolak eta talde ezberdinek emanaldiak eskainiko dituzte Harriondoan asteazkenean, ortziralean eta larunbatean
Musikarien zaindariaren egunaren inguruan emanaldiak izanen dira aurten ere Lesakan. Azaroaren 18an, asteazkenean 18:00etan Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Harriondoan. Azaroaren 20 eta 21ean, berriz, emanaldiak eskainiko dituzte musika talde ezberdinek leku berean.
Zehazki, azaroaren 20an, ortziralean 20:00etan Lesakako soinulariek eta Musika Bandak eskainiko dute emanaldia.
Azaroaren 21ean, larunbatean 19:00etan, Lesakako trikitilarien, txistularien eta abesbatzaren txanda izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.