Hainbat ekitaldi antolatu ditu Bidazi elkarteak azarorako

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 13a, 10:16

Azaroko azken igandean Baratzeko Kantutegia eginen dute, Ertz jaialdiarekin elkarlanean.

Larunbat honetan patinaje ikastaroa eginen dute eta hilabetea bukatzeko, baratzeko kantutegia azaroaren 29an

Bizi-kalitate osasuntsu eta jasangarriago bat lortzeko bidean, bertze gisako produkzioa eta kontsumoa bultzatzen duen Bidazi elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu azarorako. Larunbat honetan, patinaje ikastaroa eginen dute, 10:00etatik 12:00etara Ricardo Baroja eskolako frontoian. Patinak eta babestekoak norberak eraman beharko ditu.

 

Azaroaren 20an, ate idekiak izanen dituzte Alkaiagako azokan, 18:00etan gaztelaniaz eta 19:00etan euskaraz.

Azaroaren 26an, ortzegunarekin, Lesakako ferien baitan postua jarriko du Bidazik.

Azaroaren 29an, azkenik, Ertz jaialdiarekin lankidetzan, Baratzeko Kantutegia izanen dute. Igande goizeko 10etan Iamoteneatik abiatuta Berako baratzeetan barna ibilaldia eginen dute. 14:00etan Bidaziko produktuekin bazkaria izanen dute (16 euro). Izen ematea info@bidazi.org helbide elektronikoan egin behar da. Arratsaldean, berriz, Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburuaren aurkezpena eginen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun