Haurraren Eguna ospatuko dute azaroaren 14an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 12a

Adin ezberdinetako haurrei zuzendutako jolasak izanen dituzte.

Larunbat goizean Harriondoa inguruan eta arratsaldean plazan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteek

Irain Guraso elkarteak eta Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteak udalaren laguntzaz antolatuta Haurraren Eguna ospatuko da azaroaren 14an Lesakan. Larunbatean 11:00etatik 13:00etara rokodromoa, adin ezberdinetako haurrei zuzendutako jolasak eta gurpildun zezenak izanen dira Harriondoa inguruan. Arratsaldeko 5etan berendua  plazan eta 5:30etik 7etara, DJ Porrurekin kanta eta dantza egiteko aukera izanen da. Euria eginen balu, ekitaldi guztiak frontoian eginen lirateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun