Hauspolariek taldearen emanaldia Arantzako Udazkeneko Kultur Egunak bukatzeko

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 12a

Hauspolariek musika taldeak itxiko du Udazkeneko Kulturaldia Arantzan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Larunbat ilunabarrean eskainiko dute eskolako gimnasioan

Baztango Hauspolariek taldeak emanaldia eskainiko du azaroaren 14an, larunbat ilunabarrean Arantzako eskolako gimnasioan. Jaione Elizagoien eta Izaskun Iparragirre elizondarrek eta Irune Etxeberria arraioztarrak osatutako taldea da. 

Jaione gainera, Arantzako eskolan andereño da. Izaskunek, aita aranztarra du, Migel Iparragirre akordiolariaren alaba baita... Oraingoan, hiruek kantaldi saio polita eskainiko dute Udazkeneko Kultur Egunak borobiltzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun