Edurne Pasaban hizlari izanen da azaroaren 13an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 11

Edurne Pasabanek bideoa eta solasaldia eskainiko du ortziral arratsean Lesakan.

Ortziral arratseko 8etan Pirineotatik Himalaiara hitzaldi-mahaingurua eskainiko du Harriondoa Kultur Etxean

Beti Gazteren 75. urteurreneko ekitaldien baitan, Pirineotatik Himalaiara bideo emanaldia eta hitzaldi-mahaingurua eskainiko du Edurne Pasaban mendizaleak azaroaren 13an, ortziralean 20:00etan Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun