Haurrentzako dantza ikuskizuna eskainiko du Fueradeleje taldeak azaroaren 15ean Beran

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 11

Txanogorritxo eta Hiru txerikume ipuinetan oinarritutako dantza ikuskizuna eskainiko dute.

Igande arratsaldeko 5:30ean Nor da otsoaren beldur? ikusgai Kultur Etxean

Fueradeleje dantza konpainiak Nor da otsoaren beldur? dantza ikuskizuna eskainiko du azaroaren 15ean, igandean 17:30ean Kultur Etxean. Berako Kultur Batzordeak eta Nafarroako Gobernuak antolatua da ekitaldia, Jirabiran programaren barrenean, Nafarroako Antzoki Sarearen laguntzaz. Sarrera 3 euro kostako da.

 

Hiru txerrikume eta Txanogorritxo ipuinetan oinarritutako dantza ikuskizuna da, 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua.

 

Sinopsia

Nor da otsoaren beldur? ikuskizunak bi ipuin herrikoi dramatizatzen ditu: Hiru txerrikumeak eta Txanogorritxo. Baina gehiago eskaintzen du: dantza eta balletaren historiaren lezio praktikoa  modu kronologikoan kontatuta, eszena bakoitza estilo batean dantzatua baitago.
Hiru ahizpa dantzarien istorioa kontatzen du; basoan bizi direnak. Gazteena amesgilea, sotila, fina eta inuxentea, ballet romantikoa bezala.
Pozik bizi da uste duelako ez duela behar lastozko etxetxo bat baino gehiago.
Bigarren dantzaria bihurri samarra da. Ez ditu arauak gustuko eta arauak haustera ausartzen da, dantza modernoak metrikan, erritmoan eta estetikan egin duen bezala. Doi-doi lan egiten du bere pasioaz, dantza, gozatzeko eta horrexegatik egurrezko etxe bat eraikitzen du. Aizpa handiena hagitz arduratsua da, zuhurra eta txukuna. Arrazazkoa, tradizionala eta aiurrikoa da eta horrexegatik dantza espainiarra dantzatzen du. Uste du gauzak beti egin diren moduan egin behar direla, sendoak, irauteko modukoak. Horrexegatik, harrizko etxea eraikitzen du.

Baina hiru dantzariek arazo bat dute, inguruan dabilen otsoa. Izaki bakartia da, erlazionatzen ez dakiena eta lagunik ez duena. Pozik dantzatzen ikusten dituenean, inbidia sentitzen du: imitatzea gustatuko litzaioke, baina inork ez dio irakatsi dantzatzen eta horrexegatik haserre bizi da. Erasotzen duenean eta lastozko eta eguerrezko etxeak suntsitzen dituenean, hiru aizpak harrizko etxean babesten dira. Ongi babestuak, ohatzera joaten dira. Ballet erromatiko handietan gertatzen den bezala, pertsonaiek lo egiten dutenean ametsa irudikatzen da, kasu honetan Txanogorritxo ipuinarena, mintzaira garaikide eta posmodernoan dantzatuz. Baina otsoak ez du amore emanen eta ernatzen direnean… Ze gertatuko ote da?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun