Berako XVII. Kafe-Antzerki Zikloko bigarren emanaldia ortziralean Bidaxkan

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 11

Gilkitxaro taldeak Adarretatik zintzilik antzezlana lehen aldiz taularatuko du Beran

Berako Euskara Batzordeak, Kultur Batzordearen eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzaz antolatutako Kafe-Antzerki Zikloaren hamazazpigarren edizioaren baitan bigarren emanaldia eskainiko dute ortziral arratseko 10etan Bidaxka ostatuan. Adarretatik zintzilik antzezlana aurkeztuko du Gilkitxaro taldeak eta Beran eskainiko dute estrainekoz.

Galder Pérez eta Ane Zabala dira obraren sortzaileak eta antzezleak, eta 40 urtetako krisiaren poziuma aurkeztera datoz. 40 urte bete berri dituzten bi pertsonaia krisian dira: bikotekiderik ez, familiarik ez, autorik ez, hipotekarik ez… Mundu honetakoak dira ala adarretatik zintzilik bizi dira?

Azken emanaldia azaroaren 22an izanen da, kasu honetan igandearekin eta 19:00etan, Xuga ostatuan. Biko Teatroak Desentxufatuak lana eskainiko du. Patxo Telleriak idatzitakoa da, eta aktore lanetan ere aritzen da, Mikel Martínezekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun