Ñapurrak taldeak antolatutako topaketan, hamar talde ariko dira, tartean azkeneko Munduko txapelketan 560 kilotan txapeldun izan zen Ipar Irlandako County Club, Ingalaterrako Kilroe historikoa, Herbehereak edo Afrikako taldeak ere izanen dira, Euskal Herrikoekin batera. Beti Gazte taldeko gazteenek esperientzia hartzeko ere baliagarria izanen da, Nafarroako eta Euskal Herriko lauko eta zortziko txapelketen ondotik, heldu den otsailaren 18tik 21era Herbereetako Volendam hirian jokatuko den Munduko txapelketan aritzekoak baitira lesakarrak.
Nafarroan 600 kiloko kategorianzortzinaka arit da Beti Gazte. Lehenbiziko bi jardunaldietan erraz nagusitu zen eta hirugarren eta hondar jardunaldia azaroaren 15ean jokatuko dute Aldatzen. Zuzenbidean, Nafarroako txapeldun izanen dira. Ondotik, Euskal Herriko launakako txapelketan 300 kiloko kategorian ariko dira Beti Gaztekoak eta zortzinakako txapelketan kategoria guztietan, 680, 640, 600 eta 560 kilotan.
Lesakako taldeak garai bateko historikoak eta gazteak biltzen ditu, Amaiurko taldetik etorritako Juanma Irigoien eta Lander Landiribar eta Ezpeletako Estefan Mitxelenarekin batera.