Azaroaren 7an, larunbat arratsaldeko 5etan hasita
25. urteurreneko ospakizunen ondotik lanean segitzen du Bortzirietako Bertso Eskolak. Azaroaren 7an, larunbat arratsaldeko 5etan, ohiko bertso saioa eskainiko diete Andra Mari Zahar Etxeko bizilagunei. Manolo Arozena, Ioar Tainta, Patxi Castillo, Maddalen Lopez eta Bertso Eskolako gaztetxoak ariko dira kantari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.