Giltzarri Abesbatzak kontzertua eskainiko du Beti Gazte elkartearen omenez

Ttipi-Ttapa 2015eko azaroaren 6a

Giltzarri Abesbatzak larunbat arratsean kantatuko du Harriondoan Beti Gazteren omenez.

Azaroaren 7an, larunbat arratsaldeko 8etan Harriondoan

75. urteurrena ospatzen ari den Beti Gazte elkartearen omenez kontzertua eskainiko du Giltzarri Abesbatzak azaroaren 7an, larunbat arratsaldeko 8etan hasita, Harriondoa kultur etxeako Txokobiko auditorioan.

 

Giltzarri Abesbatzak jakinarazi dutenez, «Beti Gazteri gure omenaldi ttikia egin nahi izan diogu, elkartearen alde lan egin duen jendeari, eta bere lan handiari gure herriaren alde, hobe dakigun bezala: kantatzen». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun