Joan den urtarrilaren 15ean indarrean sartu zen araudiak ezartzen du Administrazio Publikoaren hornitzaileek formatu elektronikoan jaulki behar dituztela fakturak. Lesakako Udalak bere egiten du faktura elektronikoaren erabilera orokortzeko eta bultzatzeko erronka; izan ere, jakitun da “faktura elektronikoaren ezarpenak onura handiak ekartzen dituela, bai Udalarentzat berarentzat, bai haren hornitzaileentzat”. Horretarako, udalaren informatika-baliabideak egokitzeaz gainera, zenbait jarduketa ere abiarazi dituzte, bere hornitzaile guztiek faktura elektronikoak modu erraz eta naturalean bidal ditzaten.
Jarduketa horien artean, Informazio-gune bat sortu dute udalaren webgunean, online aplikazio bat argitaratu dute fakturak sortu eta bidaltzeko eta ortzeguneko informazio-hitzaldi hori eginen dute, hornitzaileei azaltzeko nolako harremana izan behar duten Udalarekin faktura elektronikoaren arloan eta aldi berean, herritarrek gai honi buruz dituzuen zalantza guztiak argitzeko.