Bortzirietako eskuz binakako hamabosgarren txapelketa abiatu da

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 3a, 07:06

36 bikote lehian hasi dira eta abenduaren 19an jokatuko dira finalak Beran

36 bikotek parte hartzen hasi dira asteburu honetan abiatu den Bortzirietako eskuz binakako XV. pilota txapelketan. Gehienak bortz herrietakoak badira ere, inguruko herrietatik etorritako batzuk ere badira. Abenduaren 19an jokatuko dituzte finalak Berako Eztegara pilotalekuan.

Lehenbiziko jardunaldia

Urriaren 30ean, ortziral arratsaldekoan hasi zen lehen jardunaldia Berako Eztegaran Zehazki, ttikien mailako hiru partida jokatzekoak zituzten errebotean, baina azkenean bi jokatu zituzten.

Lesakako Amaiur Martinez eta Aimar Otxandorenak 18-16 irabazi zieten Berako Ander Pagola eta Xan Villameari; Berako Iñigo Ugalde eta Markel Korta eta Lesakako Urko Olaizola eta Unax Bereauren artekoa atzeratu egin zuten eta Berako Ortzadar Iratzoki eta Martxel Salgadok 18-13 irabazi zieten Berako Mattin Perez eta Bruno Moncalvillori.

Urriaren 31n, larunbat goizean Lesakako pilotalekuan bertze bortz partida jokatzekoak ziren eta hiru jokatu zituzten

Umeen kategorian, Igantziko Eugeni Etxenike eta Manex Sarasola, Irungo Beñat Bertiz eta Berako Andoni Latorreren kontrakoa atzeratu egin zuten; Berako Ion Urkiola eta Koldo Lakarrek 18 eta 7 irabazi zieten Arantzako Egoitz Goñi eta Ekai Madariagari eta Lesakako Aitor Galardi eta Ion Galardi eta Lesakako Josu Etxepeteleku eta Oihan Urrozen artekoa bertan behera utzi zuten. Kimuak B kategorian jokatu zituzten bertze bi partidak: Arantzako Beñat Andueza eta Imanol Lebonek 18 eta 11 irabazi zieten Berako Imanol Aranibar eta Igantziko Aimar Zamorari eta Igantziko Mattin Altxu eta Lander Etxenikek 18 eta 12 irabazi zieten Arantzako Oskitz Madariaga eta Suharri Madariagari.

 

Nafarroako txapelketa

Ortziral arratsaldean, ttikienak errebotean ari ziren bitartean, Nafarroako txapelketako hitu partida jokatu zituzten Eztegaran Bortzirietako ordezkariek.

Bigarren mailako kimuen kategorian, Bortzirietako Aimar Zamora eta Lander Etxenike Errekako Gimenez eta Izagirreren kontra aritzekoak ziren, baina hauek erretiratu egin dira.

Haurren kategorian, Bortzirietako Asier Telletxea eta Josetxo Sesék 18 eta 7 irabazi zieten Aldabideko Jimenez eta Gorrotxategiri.

Gazteen kategorian, Bortzirietako Ibon Irazoki eta Aimar Ariztegk 7 eta 22 galdu zuten Huarteko Etxetxikia eta Gurrearekin.

22 urtez beheitiko kategorian, azkenik, Bortzirietako Mitxelena eta Garbisuk 22 eta 20 irabazi zieten Oberenako Okiñena eta Ruiz-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun