18:00etatik 20:00etara Nola lortu gure haziak egitea? galdera erantzunen dute eta 20:00etatik 22:00etara prestaketa biodinamikoak bare-karakolak uxatzeko eta belar-soroa zaintzeko.
Haziak lortzeko, bare-karakolak uxatzeko eta belar-soroa zaintzeko tailerra izanen da
Joan den martxoan Beran egindako Hazien Egunean haziak eskuratzeko tailerra egin gabe utzi behar izan zuten, bertze gisa ere nahikoa eman baitzuen egunan. Orduan erran zen bezala, udazkeneko arratsalde batean tailerra antolatzekotan gelditu ziren eta hain zuzen, azaroaren 6an, ortziralean 18:00etatik 22:00etara eginen dute Berako Beralandetan baratzegintza ikastaroa.
18:00etatik 20:00etara Nola lortu gure haziak egitea? galdera erantzunen dute eta 20:00etatik 22:00etara prestaketa biodinamikoak bare-karakolak uxatzeko eta belar-soroa zaintzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.