Agiñako VI. Auto Igoera eginen dute larunbat honetan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 29a, 07:40

Zortzi urte beranduago, berriz ere rallya eginen dute Agiñan.

Nafarroako mendi txapelketa eta Nafarroako Junior txapelketa jokoan izanen dira

2007az geroztik ez zen rallyrik ikusi Lesakan, baina urriaren 31n eginen da Agiñako igoeraren seigarren edizioa, Nafarroako Mendi Txapelketa eta Nafarroako junior txapelketa jokoan izanen dituena. Nafarroako Automobilismo Federazioak antolatu du lasterketa, Navarra Sport eskuderiaren laguntzaz, eta 4,6 kilometroko ibilbidea izanen du.

 

Urriko azken larunbat goizeko 8:30etik 11etara eginen dituzte egiaztapen administratiboak Kasinoan eta egiaztapen teknikoak, berriz, eguerdiko 12etan hasita eginen dituzte frontoiko parkinean. Ibilgailuen aurkezpena ere bertan eginen dute. 14:00etan entrenamenduak hasiko dira eta ondoren lasterketako bi mangak. Emaitzak 20:00etatik aitzinera jakinaraziko dituzte Kasinoan eta sari banaketa plazan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun