Bortzirietako eskuz binakako hamabosgarren txapelketa asteburuan abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 28a

Iaz bezala, aurten ere Eztegara pilotalekuan jokatuko dituzte finalak abenduan.

36 bikote lehiatuko dira eta abenduaren 19an jokatuko dira finalak Beran

36 bikotek parte hartuko dute asteburu honetan abiatuko den Bortzirietako eskuz binakako XV. pilota txapelketan. Gehienak bortz herrietakoak badira ere, inguruko herrietatik etorritako batzuk ere badira. Abenduaren 19an jokatuko dituzte finalak Berako Eztegara pilotalekuan.

 

Partidak Bortzirietako pilotalekuetan jokatuko dituzte, zortzi kategoriatan banatuak: ttikiak, umeak A, kimuak B, kimuak A, haurrak B, haurrak A, kadeteak eta gazteak.

 

Lehenbiziko jardunaldia

Urriaren 30ean, ortziral arratsaldeko 6etan hasita jokatuko dituzte binakako txapelketako lehen partidak Eztegara pilotalekuan. Zehazki, ttikien mailako hiru partida jokatuko dituzte errebotean.

Lesakako Amaiur Martinez eta Aimar Otxandorena, Berako Ander Pagola eta Xan Villamearen kontra ariko dira; Berako Iñigo Ugalde eta Markel Korta, Lesakako Urko Olaizola eta Unax Bereauren kontra eta Berako Mattin Perez eta Bruno Moncalvillo, Berako Ortzadar Iratzoki eta Martxel Salgadoren kontra.

Urriaren 31n, larunbat goizeko 10etan hasita Lesakako pilotalekuan bertze bortz partida jokatuko dituzte.

Umeen kategorian, Igantziko Eugeni Etxenike eta Manex Sarasola, Irungo Beñat Bertiz eta Berako Andoni Latorreren kontra ariko dira; Arantzako Egoitz Goñi eta Ekai Madariaga, Berako Ion Urkiola eta Koldo Lakarren kontra ariko dira eta Lesakako Aitor Galardi eta Ion Galardi, Lesakako Josu Etxepeteleku eta Oihan Urrozen kontra. Kimuak B kategorian jokatuko dituzte bertze bi partidak: Berako Imanol Aranibar eta Igantziko Aimar Zamora, Arantzako Beñat Andueza eta Imanol Lebonen kontra eta Igantziko Mattin Altxu eta Lander Etxenike, Arantzako Oskitz Madariaga eta Suharri Madariagaren kontra.

 

Nafarroako txapelketa

Ortziral arratsaldeko 6etan hasita, ttikienak errebotean ari diren bitartean, Nafarroako txapelketako lau partida jokatuko dituzte Eztegaran Bortzirietako ordezkariek.

Bigarren mailako kimuen kategorian, Bortzirietako Aimar Zamora eta Lander Etxenike, Errekako Gimenez eta Izagirreren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun