Francisco Javier Irazokik liburu berria aurkeztuko du Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015eko urriaren 22a

Francisco Javier Irazoki idazle lesakarrak sorterrian aurkeztuko du bere azken lana.

Urriaren 24an, larunbat arratsaldeko 7etan udal pleno aretoan

Francisco Javier Irazoki idazle lesakarraren Orquesta de desaparecidos azken liburua aurkeztuko dute urriaren 24an, larunbat arratsaldeko 7etan Lesakako udal pleno aretoan.

 

Francisco Javier Irazoki lesakarrak 2006an Los hombres intermitentes lanarekin hasitako prosan idatzitako poema laburren jarraipena da Orquesta de desaparecidos liburu berria. Parisen bizi arren, sortzez Katazpegiko Joantxebordakoa den idazleak, aitzinekoan bezala sorterrian ere aurkeztuko du bere estimuko pertsonen orkestaz ari den liburua: dagoeneko desagertu diren familiakoak, artistak, pertsona xelebreak, balio estetiko edo moral bat irudikatzen duten pertsonak, edo modu batean zein bestean idazlean, poetan, bizi-ikasgai bat txertatu zutenak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun