Arturo Kanpion Abesbatza 2004 urtean sortu zen, izen bereko eskola publikoko hainbat guraso elkartuta. Geroztik, 30 bat laguneko talde hau lanean aritu da, bereziki musikaren kultura (batez ere euskal musikarena) zabaltzen eta gainera taldekideei abesten gozatzeko aukera emanez. 2012ko azaroaz geroztik Javier Casanova eta Mikel Lumbreras aritzen dira zuzendari lanetan.