Zehazki, Diamantezko Ezteiak Pedro Larraldek eta Maria Jesus Zubietak ospatzen dituzte; Urrezko Ezteiak Jose Francisco Ubiriak eta Josefa Anduezak, eta Santiago Igoa eta Maria Jesus Aiestaranek; eta 85 urte Jose Agirretxe Ezama, Maria Luisa Telletxea Viñas, Consuelo Aldaraborda Iparragirre eta Teresa Larralde Gaztelumendik. Gehiago ere izan daitezke, baina hauek segurtatua dute partehartzea.
Eguneko egitarauan ez da aldaketa handirik izanen. 12:30ean Meza Nagusia ospatuko da San Martin elizan. 13:30ean Aurreskua eskainiko zaie plazan omenduei. 14:00etan bazkaria izanen dute udal pilotalekuan. Bazkalondoan, omenaldiak eginen dituzte. 17:00etan elkarteak antolatutako txapelketa ezberdinetako sariak eta trofeoak banatuko dituzte eta 17:30ean dantzaldia izanen dute.