Orain artean, Donezteben eta Elizondon ere emanak dituzte solasaldi hauek eta bietan arrakastatsuak izan dira. Donezteben 52 lagun bildu ziren eta Elizondon 63. Leitzan ere eginen dute laister.
Arkupeak elkarteak erretiratuei ohar bat bidali die, solasaldi hauetara argindarraren azken faktura eraman dezaten eta solasaldian, bertan ageri diren atal ezberdinak ulertzen laguntzen diete, ahal bada, guttiago ordaintzeko moduak emanez. Dena den, erretiratuak ez direnek ere parte hartzen ahal dute solasaldian.