Igande goizean Lesakako kiroldegitik abiatuta mendi ateraldia egin zuten mendizaleek, bi ibilbiderekin. Denak Frain kaxkora joan ziren. Bi ordu eta erdi inguruko ibilbide llaburra egin zutenek Arginenbordako errekatik jautsi ziren herrira. Piedadetik, Unanueko magala, Sastrin eta Gaztegin barna egin zuten itzulia. Eguerdian Elutxa txaranga ibili zen karrikaz karrika. Frontoian bazkaria egin zuten. Bazkalondoan, Modesto akordeolariarekin dantza egiteko aukera ere izan zuten mendizaleek. Gainera, zortzigarren urtez segidan, argazki lehiaketa ere egin dute. Partehartzaileek federazioko lizentzia ezberdinak jasoko dituzte saritzat.