Igande goizeko 9:15ean Lesakako kiroldegitik abiatuta mendi ateraldia eginen dute, bi ibilbiderekin. Denak Frain kaxkora joanen dira, eta Piedadeko gainean salda eskainiko zaie. Bi ordu eta erdi inguruko ibilbide llaburra egiten dutenek Arginenbordako errekatik jautsiko dira herrira. Piedadetik, Unanueko magala, Sastrin eta Gaztegin barna eginen dute itzulia (3 ordu eta erdi). Eguerdian Elutxa txaranga. 14:30ean bazkaria frontoian. Bazkalondoan, Modesto akordeolariarekin dantza egiteko aukera ere izanen da. Gainera, zortzigarren urtez segidan, argazki lehiaketa ere eginen dute. Partehartzaileek federazioko lizentzia ezberdinak jaso ditzakete saritzat.
2010ean ere Lesakan egin zen. Orduan 600 bat mendizale bildu ziren.