Ongietorriaren ondotik, bisita gidatua egin zuten abentura parkearen barna eta Yrisarri jauregian, Joxe Elgorriaga gerentearen solasak aditu zituzte. Bazkaria ere izan zuten eta bazkalondoan, dantza egiteko aukera izan zuten Etxalarko Irune eta Itxaso ahizpa trikitilarien eskutik. Batzuk, tirolina handian ibiltzeko ere aprobetxatu zuten.
Yrisarri sendia
Bazkalondoan, Yrisarri Sendia Elkartea ere aurkeztu zuten, hain zuzen Yrisarritarren ondare historiko-kulturala ikertu, berreskuratu eta promozionatzeko helburuarekin sortua. Gaur egun 26 lagunek osatzen dute elkartea eta edozein Irisarritarrek har dezake parte. Joxe Elgorriaga gerenteak aipatu zuenez, “ekimen honen helburua Irrisarri Land Irisarritarren topagune bilakatzea da. Lehen topaketa honek izan duen arrakastarekin kontent gaude, eta espero dugu hurrengo edizioetan hobera joatea”.