Helduek bi ibilbide izan zituzten aukeran: 33,5 kilometrokoa luzeena, 1.100 metroko desnibelarekin eta Manttale izanen duena punturik altuena (560 metro). Honetan, 73 txirrindulari atera ziren. Ibilaldi laburragoa 20 kilometrokoa zen, 500 metroko desnibelarekin eta Ibardin punturik altuena (412 metro). Honetan 20 txirrindulari atera ziren.
Ibilbide ttikia ere izan zen, 14 urtez beheitikoei zuzendua, Postas eta Bera artean. Honetan, 20 neska-mutiko eta 4 guraso atera ziren.