Sutegi elkarteak antolatutako proban, Olaztitik abiatu eta Urbasako kaxkoetan barna, Tontorraundira (1.157 metro) igo behar izan zuten korrikalariek, baita Barbagain (1.153 metro) eta Gainsolera (1.06 metro), Olaztira itzuli baino lehen.
Joseba Larraldek ordubete 52 minutu eta 53 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko eta kasik 5 minutuko aldea atera zion bigarren izan zen Logroñoko Ihoucin Nassiriri (1:57:45). Etxarri-Aranazko Aritz Munarrizek osatu zuen podiuma (1:58:10). Aipatzekoa da Joseba Larralde Nafarroako txapeldun izan zela joan den astean Uharte Arakil-Beriain Kilometri Bertikalean.
Eskualdeko bertze korrikalariei dagokienez, Julen Errandonea beratarra hamazazpigarren izan zen (2:11:40), Haritz Gaztelu elizondarra hogeigarren (2:14:21) eta Joxelu Loiarte beratarra 22. (2:14:45).
Emakumezkoetan, Mendaroko Maite Maiora izan zen bizkorrena (2:09:41), Irungo Alizia Olazabal (2:21:42) eta Arabako Artziniegako Zuriñe Frutosen aitzinetik (2:31:36).Sutegi elkarteak antolatutako proban, Olaztitik abiatu eta Urbasako kaxkoetan barna, Tontorraundira (1.157 metro) igo behar izan zuten korrikalariek, baita Barbagain (1.153 metro) eta Gainsolera (1.06 metro), Olaztira itzuli baino lehen.
Joseba Larraldek ordubete 52 minutu eta 53 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko eta kasik 5 minutuko aldea atera zion bigarren izan zen Logroñoko Ihoucin Nassiriri (1:57:45). Etxarri-Aranazko Aritz Munarrizek osatu zuen podiuma (1:58:10). Aipatzekoa da Joseba Larralde Nafarroako txapeldun izan zela joan den astean Uharte Arakil-Beriain Kilometri Bertikalean.
Eskualdeko bertze korrikalariei dagokienez, Julen Errandonea beratarra hamazazpigarren izan zen (2:11:40), Haritz Gaztelu elizondarra hogeigarren (2:14:21) eta Joxelu Loiarte beratarra 22. (2:14:45).
Emakumezkoetan, Mendaroko Maite Maiora izan zen bizkorrena (2:09:41), Irungo Alizia Olazabal (2:21:42) eta Arabako Artziniegako Zuriñe Frutosen aitzinetik (2:31:36).