Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak eta Pirinieo Atlantikoetako Departamentuko Sute eta Salbamendu Zerbitzuak elkarlanean sustatzen duten ekimen honen baitan, ureko erreskate edo balizko lurrikaren ondotik eraikinak erortzen direnean simulazioak egin dituzte.
Ortziraleko simulazioa Ibardingo hektarea eta erdiko belagi batean egin zen. Nafarroatik, Cordovilla eta Oronozko parkeetako suhiltzaileez gain, Miluzeko helikopteroek eta Berako suhiltzaile boluntarioek hartu zuten parte eta Lapurditik, Angelu eta Hendaiako parkeetako suiltzaileek, beraien buruekin batera.
Suhiltzaileek, defentsa-lerroa osatu zuten motozerrak, desbrozadorak eta bertzelako tresnak erabiliz eta sua itzali zuten, lurretik nahiz airetik.