Hamabi urtez beheitiko 170 bat dantzari karriketan barna ibili ziren 10:30etik aitzinera. Ordu horretan harrera egin zitzaien Jamotenean eta hiru ibilbidetan banatuko dira: Illekuetan, Burga plazan eta Agerran. Eguerdian Altzateko plazan eskaini zuten jaialdia eta arratsaldean musika izan zuten Altzateko frontoian, Endara Deejays-ekin.